XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Afaltzeko orduan eta amaren sorpresarako, inoiz baino gehiago jan zuen eta amari muxu handi bat emanez ohera abiatu zenean, pozaren pozez ez zen ia bere pijaman sartzen.

Amak, jakina, ez zuen ezer ulertzen.

Betidanik iruditu zitzaion bere semea nahiko pertsona berezi samarra zela, baina gaixotzean horrelako itxura azaltzeari gehiegizkoa irizten zion.

Larunbata eta igandea iritsi eta pasa ziren legez, horrela iritsi eta pasa zen astelehena ere, baina asteburu osoan gozatu zuen umoreak bat-bateko aldaketa sufritu zuen astelehenean, bere ohiko aldartera bueltatuz.

Atsegina izaten saiatu zen hain maitakor etorri zitzaizkion lagunekin, baina barruko amorru madarikatu hark ez zion uzten bere nahia gauzatzen.

Honek bere amorrua handitu besterik ez zuen egiten, eta zenbat eta amorru handiagoa sumatu erraietan, orduan eta zailagoa zitzaion berarekin hain ondo portatu ziren haiekin jarrera normaltsu bat izatea.

Astelehen hartan benetan zoritxarrekoa sentitu zen Iñaki, munduko gizakietan zoritxarrekoena.